Bizkaia gara
25.000 familiek haien etxea aurkitu dute. Horixe da gure historia.
Viviendas Bizkaia 1949an sortu zen Bizkaiko familientzako kalitatezko etxebizitzak sustatzeko. 75 urte baino gehiago igaro dira eta 25.000 etxebizitzatik gora eraiki ditugu, 100.000 pertsona baino gehiagorentzat.
Etxe horietan milaka topaketa, une, bizipen… gertatu dira; gauza asko bizi izan dira. Gure historioa gugan konfiantza izan duten pertsonek osatzen dute eta.
Bere historian zehar, Viviendas Bizkaia enpresak bere jarduera eta ekintzak egokitu, zabaldu eta dibertsifikatu egin ditu. Gaurko eta biharko bezeroei eta Bizkaia guztiari hobekuntzak eskaintzeko asmoarekin beti.
Hala, etxebizitzen sustapena jarduera nagusi izateaz gain, beste sektore eta interesgune batzuk ere lantzen ditugu aspalditik: ekonomia- eta enpresa-jarduera sustatzea, inbertsioak eta merkataritzako erabilerako higiezinen, bulegoen eta ekoizpenen kudeaketa, etab.