Logo Viviendas Bizkaia

Zure ondoan gaude

Etxe berri batek ematen duen pozarekin konprometituta gaude

Zure bizileku izango den etxera sartzerakoan sentitzen duzun lehendabiziko gauza. Atea ireki eta momentu horretan etxe horrek eskainiko dizun etorkizunarekin egiten duzu amets.

Sentimendu hori zurekin partekatu nahi dugu. Etxebizitza berri bat erostea oso erabaki  garantzitsua da eta horren parte eta erantzule izan nahi dugu. Dugun guztia zure esanetara jarri nahi dugu, aro berri horren hasiera zure gustukoa izan dadin.

acompanamos
foto_013
mesa acompanamos

Gure bezeroekin konprometituta gaude, beti gertu gaituzte, eta aholkuak ematen dizkiegu salmenta-esperientzia bikaina izan dezaten. Zure ondoan gaude erosketa hasi baino lehen, erosketaren  zehar eta ondoren ere. Zure ametsetako etxea dela senti dezazun nahi dugu.

ELKARREKIN EGITEKO BIDE BAT

01.
Bisita

01 camino

Lehen bisita honetan bezeroek bukatuta dagoen sustapena ikusi eta etxebizitzak bisitatuko dituzte. Sustapen osoaren kalitatea baloratu eta egiaztatu ahal izateko.

Gainera, etxebizitza pilotua bisitatu ahal izango dute, haien etxe berria sentitzeko aukera izateko.

Azkenik, hautatutako etxebizitza erreserbatu ahal izango dute, inolako konpromisorik gabe.

02.
Etxebizitza hautatzea eta berrestea

02 camino

Bisita egin eta egun batzuetara, gure bezeroek aukeratutako etxebizitzaren erosketa berretsi ahal izango dute, aurrerakinik gabe. Ondoren, salerosketa-kontratua prestatzen hasiko gara.

03.
Kontratua sinatzea

03 camino

Sinatu baino lehen, salerosketa-kontratuaren zirriborroa bidaliko diegu bezeroei, edozein zalantza argitzeko.

Sinatzeko unean, gure bezeroek salmenta-prezioaren % 10eko aurrerakina ordainduko dute. Eskritura sinatu arte egingo duten ordainketa bakarra izango da.

04.
Sukaldea eta armairuak diseinatzea

04 camino

Kontratua sinatu ondoren, gure bezeroek etxebizitzarekin entregatzen diren sukaldearen eta armairuen xehetasunak, kokapena eta diseinua hautatu ahal izango dituzte, ezarritako aurrekontura egokituz.

05.
Etxebizitza berrikustea

camino 05

Eskritura sinatu baino lehen, gure bezeroek etxebizitza bisitatuko dute gure kalitate-arduradunarekin. Etxebizitza zehatz-mehatz berrikusiko dute eta kalitate-arduradunak etxebizitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduko dizkie.

06.
Eskritura sinatzea eta giltzak ematea

camino 06

Eskritura sinatu aurretik, gure bulegoetan elkartuko gara gure bezeroekin dokumentazioa sinatzeko eta azaltzeko. Horren ondoren, notariotzara joango gara haiekin batera.

07.
Bizitzera sartzea

07 camino

Eskritura sinatu ondoren, gure bezeroak haien etxe berriaz gozatzen has daitezke.

Momentu horretan komunitatea prest egongo da eta zerbitzu guztiak martxan egongo dira (igogailuak, berogailuak, lorezaintza, etab.). Beraz, argiaren eta telekomunikazioen alta egitea bakarrik faltako litzateke.

08.
Saldu osteko arreta-zerbitzua

08 camino

Etxebizitza erosi ondoren, gure kalitate-arduradunarekin harremanetan jarri ahal izango dira zuzenean. Honek pertsonalki erantzungo die, sor litezkeen beharrak konpontzeko.